martes, 22 de septiembre de 2015

HAURTZAROA ETA TEKNOLOGIA

Kaixo berriro ere!

Harutzaroa eta teknologiari buruz idazteko eskatu digute oraingoan, suposatzen det gai honi bururz gure ideiak plasmatu behar ditugula gure blogean, lanean hasi beharko!

Begiak itxi eta argi ikusten dut teknologiak indar handia zuela nire haurtzaroren zati handi batean, begiak irekitzen ditut eta nire ustez argi ikusten da gaur egungo haurrak teknologia alde guztietan dutela. Gurasoek gero eta seme-alaba gazteagoei ematen diete kriston mugikorrak (nire papatamugikorra baino askoz hobeagoak), Tablet-ak, Iphone, Play Station-ak... 


Nire ustez askotan gurasoek haurrei horrelako teknologia berriak ematen dizkiete badakitelako beraien haurrek kuriositate handia dutela gauza horiek erabiltzeko eta baita ere beraien seme-alaben konfiantza bereganatzeko, baina kasu gehienetan helduak ez dira kezkatzen edo ohartzen beraien haurrei arrisku askoren aurrean jartzen dituztela hauek teknologien erabilpena heldutasunik gabe erabiltzen dutelako. 

Teknologia gaur egun nire ustez indibidualtasunarekin lotzen dut nik, haur asko etxean geratzen dira beraien kontsolekin jolasten edo lagunekin online partiduak egiten bakoitza bere etxean kalean egiten duen eguraldi apartari partidua atera gabe. Lagunekin geratzen direnean mugikorrarekin daude askotan besteekin hitz egin gabe...


Haurrak teknologiaren dependentzia izaten hasi dira, kasu asko ikusi ditut pertsonalki nun haur bati mugikora kendu eta oihuka hasten da edota negarrez. Egunean zehar eta gauean orduak eta orduak pasatzen dituzte mugikorrari begira, bai hitz egiteko, argazkiak egiteko eta aplikazio baten bidez besteekin konpartitzeko... askotan mugikorra beiratzen dute inork hitz egiten ez dienean horren beharra dutelako, hau da, ea norbaitek hitz egin dion begiratzeko. 

Teknologiaren erabilpen abusioak bakardadea sortzen hari da haurrengan, segurtasun gehiago sentitzen dute pantaila baten bitartez hitz egitean pertsonalki baino naiz eta guztiz kontrakoa izan, osasunean kalte gehiago izaten dituzte, ezin dute behar bezala lo egin, begiek kalteak jasaten dituzte...

Ideia asko pasatzen dira nire burutik baina ez dakit nola adierazi, hortaz amaiera emango diot gaurkoari laburpen bat eginez:

Laburbilduz, esan beharko dut teknologia berriak erabiltzeko beharra edo adikzioa haurtzarotik sortzen ari dela XXI. mende honetan eta horrek gora egingo du helduek ez baldin badiete haurrei irakasten kontuz ibili beharra dagoela, hauek ere teknologiaren dependentzia hartzen hasi direlako.